viernes, 8 de mayo de 2009

1. MATERIATIK MATERIALETARA

Inguruan ditugun gauza guztien jatorria unibertsoa da. Unibertsoa 90 elementuz osatuta dago.

1.1. Materia antolatzeko modu bat: elementuen taula periodikoa.
Elementuak dituzten propietateak jakinez gero, bakoitzak egiteko behar dugun materiala lortu ditzakegu.
Historian zehar hainbat asmakuntza egin dira eta horiei eskeri hainbat ekintza egin ditzakegu, adibidez Nazioarteko Espazio Estazioan Lurretik kanpo bizi gaitezke, soinua baino azkarrago bidaiatu dezakegu eta abar.
Ezagutza metatuan dago asmakuntza guzti hauek egiteko giltza, ezagutza hori elementu kimikoen taula periodikoan antolatuta dago.
Orain badakigu nolakoa den atomoen antolakuntza: nukleoan protoiak eta neutroiak dituzte eta nukreoaren ingurua elektroiak biraka.
1869an, Dimitri Mendeleivek Elementuen sistema periodikoa asmatu zuen. Gizon honek garai horretan ezagunak ziren elementuez gain, taula periodikoan hutsuneak utzi zituen. Bere ikerketetan lortutako emaitzak kontuan hartuta oraindik aurkitu gabeko elenetuak zeuden eta beraz, intuizio osoz, taula periodikoak espazio batzuk libre utzi zituen.

· FUNTZEZKO AURKIKUNTZA:Nola eratu dira elementu kimikoak?
Badakigu naturan 90 elementu kimiko daudela, baina, zein da elementu kimiko harien jatorria? Galdera hani erantzuna emeteko lau teoria daude:

1) Unibertsoaren bizitzako lehen uneetan sortu zirela esaten duen teoria. Sortu ziren lehenengo bi elementuak hidrogenoa (H) eta helioa (He) direla esaten du aukera honek.
2) Izarren barrualdean sortu zirela esaten duen teoria: Fusio nuklearraren bidez hidrogenoa eta helioa eraldatu egin ziren eta beste elementu kimiko batzuk sortu ziren, ala nola, karbonoa (C), nitrogenoa (N), oxigenoa (O), eta burdina (Fe).
3)Supernoben leherketan sortu zirela. Izar handien erregaia agortzen denean gertatzen da prozesu hau. Supernobetan, burdina baino pisu handiagoa duten elementuak sortzen dira. Adibidez, Urrea (Au) eta zilar (Ag)atomoak.
4)Laborategian sortu zirela esaten duen teoria. Uranioa baino pisu handiagoa duten elementuak elementu artifizialak dira, hau da, laborategian elementu nuklearren bidez sortutakoak.

1.2. Materia antolatzeko beste modu bat: haren egituraren konplexutasunaren arabera.
·Elementu kimikoak: Materia osatzen duten “adreiluak” dira elementu kimikoak. Gaur egun 116 elementu kimiko daude guztira, horietatik soilik 90 naturan aurkitu daitezke, eta beste guztiak laborategi baten barruan sortutako elementuak dira. Elementu kimiko guztiak taula periodikoan sailkatuta daude, bakoitzak duen propietate kimikoaren arabera.
·Konposatu kimikoak: Beren osagaien prozedura kimikoen bidez bereizi ezin diren substantziak dira, hau da, konposatuak eta haiek osatzen dituzten elementuen propietate fisikoak eta kimikoak guztiz ezberdinak dira.
Adibidez igeltsua kaltzioz eta sufrez osatuta dago, baina igeltsuak ez ditu kaltzioak eta sufreak dituen propietateak.
·Materialen nahasteak, aleazioak: Bi elementu edo konposatu kimiko, edo gehiago erabiliz, artifizialki egindako nahasteak dira aleazioak. Osagaien propietate fisikoren bat hobetzeko egiten dira nahasteak eta funtzio jakin batzuetara egokitu beharko diren substantziak lortzeko.
Adibidez, brontzea aleazio bat da, kobrez eta eztainuz eginda dago.
·Konpositeak: Propietate fisiko eta kimiko oso zehatzak dituzten materialez ortutako substantzia da konpositea. Sortutako substantzia horren propietateak eta hura sortzeko beharrezkoak izan diren elementuen propietateak guztiz ezberdinak dira.Ezagutzen dugun konpositerik zaharrenetarikoa pezoa da, lokatzez eta lastoz osaturiko adreilua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario