viernes, 8 de mayo de 2009

4. LEHENGAIAK

4.1 Lehengaiak bilatzen:
Ezagutza eta teknologia berriei esker gero eta errazagoa da lehengaiak aurkitzea eta ustiatzea. Hala ere, beti izan dugun arazo bera izaten jarraitzen dugu gaur egun ere: lehengaiak dauden lekuetara iristea ez da batere erraza.

Gizakiak material gutxi erabiltzen zituen garaian arazoa ez zen horren handia, izan ere hurbil zeuzkaten materialak soilik erabiltzen zituzten. baina Industria Iraultzarekin gertatu ziren aurrerapen teknologikoen ondorioz material beharrak handitu ziren, tea etengabe handituz joan dira. Zenbait lekutan erauzketa ahalmena gainditu egin da eta honek hainbat arazo sortu ditu. Arazook ez dute materialekin zerikusirik, interes ekonomikoekin baizik. Interes ekonomikoekin lotutako gertaera horiek arazoak sortzen dituzte politikan, gizartean eta ingurumenean.

4.2 Metalak ez daude egoera puruan naturan:
Lehengai gehienak landare edo animaliengandik lortzen ditugu (lihoa, larrua, kotoia, elikagaiak…), baina hauek lortzeko beharrezkoa da metalak erabiltzea. Metalez egiten baitira lehengaiak lortzeko beharrezkoak diren tresna eta makinak.

Metal gehienak naturatik lortzen dira, mineralen konposizioan behintzat metal bat dagoelako beste ez metal batekin gutxienez. Mineral baten metal kantitatea ustiatzea ekonomikoki errentagarria denean mineral horri mea deritzo. Honetarako beharrezkoa da konposizioan dagoen metala lortzeko kostua merkatuan duen balioa baino askoz txikiagoa izatea.

Mineralak baliabide mugatua dira, berriztaezina; eta behin metala erauzita mineralek gehienetan ez dute ezertarako balio. Horregatik gaur egun metalak birziklatuz eta finduz ere lortzen dira.

4.3 Metalak erausteko sistemak:
Metalak meetatik ateratzeko prozesuak erredukzio deritzon prozesu kimikoan oinarrituta daude. Erreakzio horren bidez metal purua lortzen da, konposatu ez metaletik bereizita. Bi industria prozesu erabiltzen dira oro har metalak lortzeko:

Erredukzioa beroaren bidez: zenbait metal lortzeko metala daukan minerala berotzen da, karbonoarekin batera eta karbonoak lortu nahi den metala ateratzen du mineraletik (karbonoa erreaktiboagoa da).

Elektrolisia: Konposatu kimikoak elektrizitatearen bidez deskonposatzeko prozesua da, erredukzio erreakzioa da. Metalak erausteko prozesurik ohikoena da eta honako metal hauek erauzteko erabiltzen da: potasioa, sodioa, litioa, kaltzioa, magnesioa eta aluminioa.

4.4 Altzairua:
Burdinaren (Fe) eta karbonoaren (C) arteko erreakzioa da altzairua.
Karbonoaren proportzioen arabera altzairuak propietate ezberdinak izango ditu.Beste metal batzuekin aleatzean altzairuaren zenbait propietate aldatu egiten dira, eta horrela erabilera zehatzagoei egokitzeko aukera dago.

4.5 Koltana, adibide esanguratsua:
Koltana hitza Afrikan erabiltzen da eta bi mineralen izenen laburduratik dator: kolunbita (Nb2O6)eta tantalita (Ta2O6). Mineral horietatik niobia eta tantaloa erausten dira. Hauek garrantzia handia hartu dute azken hogei urteotan industria elektronikoari lotuta baitaude.

-Niobioa: Ahalmen magnetiko handiko imanak egiteko erabiltzen da. Horregatik ezinbesteko bilakatu da disko gogorretako mikromotorrak egiteko eta baita bozgorailuak eta entzungailuak egiteko ere.

-Tantaloa: Kondentsadoreak egiteko erabiltzen da. Beraz, bateria kargagarriak dituzten gailu guztietan erabiltzen da, sakelako telefonoetan adibidez.

1998 eta 2002 urteen bitartean 3,9 miloi tona koltan erautsi ziren Kongoko Errepublika Demokratikoan, honek 739 miloi dolarreko balioa izan zuen. Arazo larriak sortzen ditu honek bertako biztanleen pairatzen duten pobrezia albo batera utzita: ustiapena oso baldintza txarretan egiten da, osasun arazo larriak sortuz eta esklabotza baldintzapean lan egiten dute langileek. Bestalde eremu hauek kontrolatzeko borroketan gutxienez 4 miloi lagunek galdu zuten bizia urte horien bitartean, eta beste horrenbestek ihes egin behar izan zuen. Honek guztiak hondamendia eragin du ez bakarrik bertako biztanleengan, baita ingurumenean ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario