viernes, 8 de mayo de 2009

5. NATURALA ETA ARTIFIZIALA

Hurrengo lerroetan, produktu natural eta artifizialei buruz hitzegingo dugu.
Batetik, naturatik lortzen diren materialak naturalak dira. Bestetik, eraldaketa prozesuren bat jasotzen duten substantziak edo materialak aldiz artifizialak dira. Guk plastiko (artifiziala) eta paperari (naturala) buruz arituko gara.

5.1 Plastikoak

XIX.mendearen amaieran hasi ziren erabiltzen eta gaur egun oso ohituta gaude bere erabilera, hainbat gauzetarako erabiltzen ditugulako. Haien ezaugarri berezia, plastikotasuna da: honi esker, materialei komeni den forma eman dakieke
Plastikoak osatzen dituzten molekulak (polimeroak) oso konplexuak dira. Hauek, monomero molekula txiki asko elkartzean eratzen dira. Hainbat molekula bakun molekula handi eta konplexu bat osatzeko elkartzeko prozesuari polimerizazioa deritzo

5.2 Nola sailkatzen dira polimeroak?
Polimeroak hainbat irizpideri jarraituz sailka daitezke; izan ere, polimero mota asko daude. Batzuk naturalak dira (proteinak) eta beste batzuk aldiz, sintetikoak; eta bakoitzak bere konposizioa eta propietateak ditu. Hona hemen:



5.3 Papera:

Paper hitza papiro landarearen izenetik dator. Antzinako egiptoarrek landare hori erabiltzen zutelako papera egiteko. Papera egiteko prozesuan beharrezkoa da zelulosa (zuhaitzen zuntz naturala). Zelulosak ezaugarri apartak ditu: oso malgua da eta biltzeko eta xaflak eratzeko ahalmena du.




Paperaren fabrikazioarekin lotutako arazoak:
Papera egiteko beharrezkoa da zuhaitzak, ura eta energia erabiltzea eta horrek arazo asko sortzen ditu.

-Baso soiltzea, zuhaitzak bereizi gabe mozten baitira. Espainian 3 milioi m3 egur behar da urtero.
-Zelulosa eta ligninga bereizteko ur kantite handi handia behar da
1.35m3 kartoi tona bakoitzeko.
2.30m3 egunkariko paper tona bakoitzeko
3.60m3 komuneko paper eta behin erabiltzeko zapi tona bakoitzeko.
4.200m3 inprimatzeko eta idazteko paper tona bakoitzeko

-Ibaietako uraren kutsadura, zelulosa orea zuritzeko prozesuetan sufre, kloro eta ozono konposatuak erabiltzen baitira.

-Gainera, energia asko erabili behar da; makinak mugitzeko eta ura berotzeko, adibidez. Espainian sortutako energia elektrikoaren % 4 da.

Arazoen konponbideak
Duela urte batzuk, ingurumen eragina txikitzeko politikak ezartzen hasi ziren.

-Baso soiltzea etetzeko hiru konponbide ditugu:
1. Ustiapen kontrolatuko basoetatik soilik ateratzen da egurra.

2. Zuhaitzez bestelako lehengaiak (kalamua, lihoa, kotoia…) erabiltzen hasi dira. Baita erabilitako paperaren zuntzak berriro erabiltzea.

3. Zuhaitzak landatzea eta moztea kontrolatuta izateak beste alde on bat du: zuhaitzek xurgatzen duten CO2 kantitatea handitu egiten da. Beraz, zuhaitzak behin eta berriz landatuz eta moztuz, berotegi.efektua handitzen duten kutsatzaileetako baten kantitatea txikitu egiten da.

-Ur kontsumoari dagokionez: ur ziklo itxiak erabil daitezke: erabilitako uretatik produktu kimikoak ateratzeko araztegiak erabil daitezke, eta ondoren, ura tratatutakoan, industria prozesuan erabil daiteke berriro. Honen bidez, ur gutxiago erabiltzeko aukera dugu
1. 3-8m3 gutxiago kartoi tona bakoitzeko
2.10-15m3 gutxiago egunkariko paper tona bakoitzeko
3.15-20m3 gutxiago komuneko paper eta behin erabiltzeko zapi tona bakoitzeko.
-Bukatzeko, energia kontsumoa, papera birziklatuz gero, energia kantitate handia aurrezten da.

Etorkizunean
Gero eta paper gehiago eskatzen dute herrialde industrializatuek. Horretarako, material berriak (tinta elektronikoa, paper elektronikoa) garatzea da konponbidea eta paperaren kontsumoa txikitzea










No hay comentarios:

Publicar un comentario