viernes, 8 de mayo de 2009

6 NANOTEKNOLOGIA

6.Nanoteknologia:
Material berriek produktuak beste era batera egiteko aukera ematen dute eta material horiei esker ekoizpen eta prozesu berritzaileagoak, espezializatuagoak, ingurunea hobeto zaintzen dutenak eta praktikoagoak egin daitezke.

6.1 Nanozientzia: nanoteknologiak maila mokroskopikoa bezala, garapen zientifikoa du aztergai eta eskala nanometrikoko alderdi zientifiko guztiak aztertzeaz arduratzen da. Ohartu gara gure inguruko mundua uste genuena baino askoz ere konplexua dela, eta aztertzeko teknologia aurrerapenak erabiltzen ditugu.
Tunel-efektuko mikroskopio berriei esker atomoak “ikusi” eta “hartzeko” aukera daukagu, tamaina atomikoko makinak eta piezak egiteko aukera eta abar.
Makina atomikoei buruz hitz egitean, atomo multzo bat baino txikiagoak diren makinei buruz hitz egiten ari gara, begi hutsez ikusi ezin diren piezei edo substantziei buruz.

·FUNTZEZKO TEKNOLOGIA: Tunel-efektuko mikroskopioa:
Gerld Binning (1947) eta Henrich Rohrer (1933) fisikariek lehen tunel-efektuko ekortze-mikroskopioa diseinatu zuten Zurichen,eta 1986an Nobel saria jaso zuten asmakuntzagatik.
Tresna honek ez du objektuaren zuzeneko irudirik ematen, gainazal baten egitura aztertzen du, gainazal horretatik distantzia zehatz batera pasatzen den orratz baten bidez. Horrela, eskaneatu behar den gainazala, tunel-efektu izeneko efektuaren bidez kontrolatzen da.
Orratzaren puntak eta gainazala, potentzial elektriko desberdina dute, eta korrontea batetik bestera igortzen da nahiz eta elkar ez ukitu.
10-9cm-ko distantzia dago beti orratza eta gainazalaren artean, izan ere korronte-intentsitatea distantziarekin lotuta dago.
Orratzaren muturra atomo batez osatuta dago, eta horri esker, eskaneatutako gainazalean detailerik txikiena ere detektatu daiteke.

6.2 Karbonoa:

Guretzat, elementurik garrantzitsuena da, izaki bizidunak osatzen dituzten konposatu gehienetan baitago
Karbono atomoak elkartzean kristal sareak eratzen dituzte. Atomoak nola lotuta dutenen arabera, kristal sare horiek propietate desberdinak izango dituzte. Adb: grafitoaren lotura biguna da eta diamantea aldiz, ezagutzen dugun substantzia naturalik gogorrena da.
Karbono konposatuen industriak hainbat arlo hartzen ditu: kirola, eraikuntza, hegazkingintza…
Adb: hegazkingintzan (Airbus A380 munduko bidaiari hegazkinik handiena egiteko karbonoa erabiltzen da. Hegazin horren arrakasta teknologikoa, karbono zuntzez osatutako materialak erabiltzearen ondorio da. Zeren eta horiek aluminioa baino arinagoak dira eta titanioak baino erresistentzia handiago dute. Hori dela eta oso egokiak dira hegazkien hegaletarako, hauek esfortzu handiak jasatzen baidituzte.

Zer da?
Materialak eta tresnak eskala nanometrikoan diseinatzea,egitea eta erabiltzea helburu duen zientzia aplikatua da nanoteknologia.Kontseptua eta ideia nagusia Richard Feymanek sortu zuen; hitzaldi batean atomoen manipulazioaz hitz egin zuenean 1959.urtean.

Nanoteknologiari buruzko ideia okerrak:
•Jendeak nanoteknologiaz,nanotresnez edo nanorobot hitzak entzutean neurri handiko mankinen miniatura mikroskopikoetan pentsatzen du, baina hori errealitatetik oso urrun dago, izan ere nano makinen ekintzak erreakzio kimikoek, eremu magnetikoek edo korronte elektrikoek eragiten dituzte.

Gure garaiko nanolantegiak:
• Gure garaiko nanolantegietan atomoak manipulatzen dira molekulak ezberdinak osatu ditzaten.Atomoak banan banan manipulatzeko korrote elektrikoekin jokatzen da, atomoen kargekin jolastuz gainazal ezberdinatan itzatzi egiten dira gero haien artean elkartuak izateko.
Etorkizuneko nanolantegi hipotetikoak:
• Lantegi hauek ordenagailu batez kontrolatuko dira, eta kutxa ertain baten tamainakoak izango dira.Bertan atomo ezberdinak egiturak osatuko dituzte, egitura horiek beste motatako egitura batzuekin konbinatu eta atomo multzoak banaka antolatzean produktu finala egingo da.Lantegi hauek guztiz ekologikoak eta errentagarriak izango diraizan ere sortzen dituzten hondakinak ura eta beroa izango dira eta edozein lekutan lan egin izango dute.

Nanoteknologiaren aplikazioak:
•Aplikazioak elektrizitatean:
-Karbonozko nanohodiak paperarekin konbinatuz material gogor eta malgua lortzen da, bateriak estaltzeko oso baliagarria dena.
-Led ak nanoteknologiaren bidez sor daitezke, hauek bonbila konbentzionalak baino azkoz efizienteagoak dira.
•Aplikazioak elektronikan:
Nanotxipak egiten lagundu dezake, izan ere podruktu hauetan alde garrantzitsu bat tamaina da , lekurik gehiena aurrezteko beste tresnei lekua uzteko.
•Aplikazioak Medikuntzan:Buckyballaren bidez sendagiak zuzenean zeluletara eraman daitezke, honek irultza handia suposatuko du medikuntza arloan.


Denbora marra:

1- (k.a. 300000) Kobrea: Silexa agertzen da, lehen zeramika materialak agertzen dira.
2- (k.a. 5000) Lehen idazkiak agertzen dira hormetan, buztinez edota material naturalez eginak. 3- (k.a. 5000) Sua erabiltzen zuten kobrea lortzeko, materialen lanketaren hasiera zen hori.
4- (k.a. 2600) Txinako ehun industria, zetazko ehunak egiteko.
Mendebaldeko egutegiaren hasiera.
5- (k.o. 100) Txinatarrek papera eta portzelana egiten zituzten.
6- (k.o. 1200) Txinatarrek beraiek bolbora erabiltzen hasi ziren helburu militarrekin.
7- (k.o. 1756) Watt-ek aurrekoak baino lurrun makina eraginkorragoa lortu zuen.
8- (k.o. 1831) Faradayk dinamoa asmatu zuen, lehen sorgailu elektrikoa, kableak eta imanak erabiliz.
9- (k.o. 1931) Kimikari ospetsu batek, neoprenoa asmatu zuen. Korrosioaren kontrako goma artifiziala da.
10- (k.o. 1950) Silikona sortu zuten, silizio oxidoak eta karbono taldeko molekulak nahastuz. Uraren kontrako euskarriak, lubrifikatzaileak eta kirurgia inplanteak egiteko aproposa.
11- (k.o. 1950) Lehen aldiz erabili zen titanioa (1791n aurkitua) hegazkinak egiteko.
12- (k.o. 1951) Bihotz balbularen lehen transplantea egin zitzaion gizaki bati. Silikonazko bola bat zen, material zehatz batzuetako kutxa baten barruan.
13- (k.o. 1982) Lehen CDa merkaturatu zuten. Jendeak orduan casetteak eta biniloak alde batera uzten hasi zen.
14- (k.o. 1983) Historiako lehen sakelako telefonoa, benetan mugikorra zena. Motorola bat zen.
15- (k.o. 1990) Nanoteknologia iraultza hasi zen: materialen atomoen eta molekulen manipulazioa alegia.
16- (k.o. 1991) Historiako lehen web-orria, Tim Berners-Leek egina.
17- (k.o. 1997) Historiako lehen pendrivea. Ram memoria sistema eramangarri batean oinarrituta zegoen.
18- (k.o. 2002) Lebitazio magnetikoko lehen trena hasi zen funtzionatzen Txinan. 430 km/h abiaduran higi daiteke.
19- (k.o. 2007) Koloretako lehen paper elektronikoa (e-paper) agertu zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario